XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lagunarteko hizkera Lagunarteko hizkera Eguneroko bizimoduan, egoera informaletan, erabiltzen den hizkera, ebakeraz, hitzen hautapenaz edo joskeraz gehiegi arduratu gabe.

Jatorrizko hiztun ikasiek lagunarteko hizkera erabiltzen dute eskuarki adiskideekin, lankideekin eta ahaideekin.

Sarritan gaitza gertatzen zaie ikasleei zenbait egoeratan lagunarteko hizkera oso hizkera formala baino egokiagoa denaz konturatzea.

Lan-fitxa Talde batek, bikote batek edo ikasle batek burutu beharreko lanaren berri ematen duen fitxa.

Lanerako eskema Ikasgai-sekuentzia baterako plana, syllabus baten barnean.

Denbora-unitatetan oinarrituta egon daiteke, hala nola epe batean, urtebetean, edota topikoen araberako antolamendu-mota batean.

Lapsusa Giza mugapenen eraginez, onartutako arautik saihesteko ekintza ez-sistematikoa.

Lehen hizkuntza Sin.: Hl Haurtzaroan lehenbizi ikasitako hizkuntza, gero erabiltzen jarraitu dena.

Lekutzea Testen edo beste baliabide batzuen bitartez ikasle jakin bati gehiena komeni zaion ikastaroa edo programa erabakitzeko prozesua.

Lekutze-testa Eskola batean ikasleak programa batean edo maila batean kokatzeko erabiltzen den lorpen- edo aurrerapen-testa.

Lengoaia Ik. Hizkuntza; Mintzaira.

Letraz letra esatea Sin.: Letreiaketa Hitz bat osatzen duten letrak banan bana eta ordenean esatea.

Letreiaketa Ik. Letraz letra esatea.

Lexikoa Ik. Hiztegia.

Lingua franca.